XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biderik bako basamortu horia, txatalduta bero, bidez betea agiri zan nonahi.

Lau landa berde, lau-lauak, basamortuaren hegaletaraino ihestuta gero, jabebakotuta egozan.

Hare zurizko bigarren basamortuan zidarrezko laku sakon batek, bere ur geldizko azalaren ispiluan, zuriz jantzitako neska zaldunaren aurpegia erakutsi gura eban baina harek, bere aurpegiari be atzea emon guran, bere esku ilunakaz ispilua zulatuz, lakuaren hondoan ernetako landa berdeak hatzamar bitartean iragazten ebazan.

Haize zakarrak, basamortuan atzekera joian zaldunari, soineko kapa arina hego zuri bakar bihurtzen eutson.

Haize zakarrak, hare horia astinduz, euri zaparrada lehorra botaten eban.

Hare zuria, zerua surtan egondako ondoriozko errautsa zan.

Zingira usain hezea nabari zan basamortua amaitzen zan hegalean, goibeltasun hutsezko erresuma isilari behelainozko hesia estu ezarten eutsola.

Eguneroko amesetazko puzzle zapuztuak lainoak jaten eutsozanean, Maitanek erugearen abots mutua entzuten eban burkopetik deika eta gutun estalki zaharkitu ha eskuan hartzen eban, (...).